XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ospitaleko egonaldiengatiko sarrera-kontuek barnehartzen dituzte, ostalaritzakoez gainera, botikenak, ebakuntza-gelakoak, laborategikoak, etab., baldin eta ospitalea izan bada zerbitzu-sari horiek fakturatu dituena eta ospitaleak kontabilizatzen baditu 6.4. kontuetan, langileri gastuen kontuan, alegia.

Partikularrenak.- Insalud-en, mutuen eta horrelako bitartekarien partaidetzarik gabe ospitaleari zuzenean ordaintzen dioten gaixoei egindako zerbitzuetatik etorritako sarrerak.

Mutuekin eta beste entitate aseguratzaile pribatuekin itundutakoak.- Hor sartzen dira mutua baten edo aseguru libreko entitate pribatu baten kontura ospitalean atenditutako gaixoei egindako zerbitzuengatik eratorritako sarrerak.

Orohar, ez beti, ospitalearen eta entitatearen arteko hitzarmena egongo da aldez aurretik.

Batzuetan, gaixoak zuzenean ordaintzen dio ospitaleari zerbitzuen zati bat: botikak, egonaldiaren zati bat, etab.

Horrelako kasuetan, gaixoak zuzenean ordaindutako diru-kopurua 7.0.0. kontuan (partikularrak) agertu behar du.

Ospitalea mutua batekoa edo aseguru-entitate batekoa baldin bada, eta jabe den entitatean afiliatutako gaixoengatik kobratzen ez badu, ez da inolako diru-kopururik adierazi kontu horretan.

Ustiapeneko dirulaguntzak.- Ohiko dirulaguntzak sartzen dira hor, hau da, ospitaleak funtzionamendu gastuetarako musu truk jaso zituen diru-kopuruak, eta ez lurrak, eraikinak, ekipamendua edo finantza-aktiboak (akzioak, bonoak, etab.) erosteko jasotakoak.

Dirulaguntza horiek, beste era batera esateko, ustiapeneko defizitak finantzatzen dituzte.

LANGILERIAREN ADIERAZLEAK


Langile baliokideen erlazioa.- =36 orduko langile guztiak +=36 orduko langile guztien 1/2ak + langile laguntzaile guztien 1/4ak / ohea.
Langile baliokideen erlazioa ohe okupatuko.- Langile baliokide guztiak / ohe okupatua.
Ohe okupatua.- Oheak x okupazio-indizea / 100
Osasun-asistentziarako langileak / gainerako langileak erlazioa.
Medikuak / Osasun laguntzaile teknikoak eta erizaintzako diplomatuak erlazioa.
Medikuak / erizaintzako laguntzaileak erlazioa.